Sahararen aldeko itxialdia eta manifestazioa

tolosa 2010eko abenduaren 8a

Tolosaldea Sahararekin elkarteak etziko Giza Eskubideen Nazioarteko Eguna baliatu nahi du «Marokoko indar zapaltzaileek okupaturiko Mendebaldeko Saharako Aaiuneko Agdaim Izkeko kanpalekuan egindako sarraskia (hildakoak, zaurituak, desagertuak...) gaitzesteko».

Horiek horrela, etzi, itxialdia egingo dute Tolosako udaletxean 20:00etan. Hurrengo egunean, berriz, larunbatean, manifestazioa egingo dute. Mobilizazioa 12:00etan irtengo da Plaza Zaharretik. Ekitaldi hauekin «Maroko Saharatik ateratzeko» eta Mendebaldeko Sahararen «autodeterminazioa eta independentzia» aldarrikatuko dituzte.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!