Tolosa & Co Tolosako merkatarien elkarte berria formalki sortu dute. Hain zuzen ere, pasa den ostegunean egin zuten elkartearen batzarreko burukideen aukeraketa Tolosako udaletxean. Pedro Tolosa izango da lehendakaria eta Elitxu Ilario lehendakariordea. Bestalde, Alde Zaharra Dendak eta Igarondo elkarteko azken lehendakariei, Itxaropena Elordiri eta Anate Iturralderi, omenaldi txiki bat egiteko ere baliatu zuten unea. «Merkataritzarekiko eta herriarekiko izan duten konpromisoa eta egin duten lan handia» eskertu nahi izan dute horrela. hitza