Euskararen egunaren harira, Oihenart eta Zeberio bihar Bonberenean

tolosa 2010eko abenduaren 1a

Euskararen Eguna ospatzeko asmoz Galtzaundik kontzertu bat antolatu du biharko. Maddi Oihenart eta Juantxo Zeberio izango dira artista gonbidatuek eta emanaldia Bonberenean izango da. Honekin elkarlanean antolatu baitu euskara taldeak ekimena.

Abeslari zuberotarrak piano-jotzaile tolosarraren laguntza izango du. Doako kontzertu honek arratsaldeko 20.00etan izango du hasiera.

Bien artean egindako Baldi izeneko lana aurten  grabatu dute  Disko samurra da; poesiak eta musika tresnek bidea ematen diote Maddi Oihenarten ahotsari. Juantxo Zeberio moldaketa eta konposizio lanetan aritu da. Tolosarrak egindako ekarpenei esker, abestiei folk eta jazz ukituak antzematen zaizkie.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!