Gipuzkoako Xake Txapelketa

tolosa 2010eko azaroaren 30a

Asteburu honetan Gipuzkoako banakako txapelketak amaitu dira. Donostian bigarren mailakoa jokatu da eta bertan Jokin Mendia tolosarra hirugarren izan da. Horrela lehen mailara igotzea lortu du.

Bestetik, Tolosan bertan, hirugarren mailakoa jokatu da. Eskualde osotik parte hartzen dute jokalariek. Bigarren mailara igotzeko eskubidea ematen zuten lehen hiru postuetako bat lortu nahian. Lehia bizi baten ondoren, Andoni Cotta beasaindarra, Aitor Alkorta billabonatarra eta Cayetano Otaegi tolosarra izan dira mailaz igotzea lortu dutenak. Argazkian, Andoni eta Aitor ikus daitezke.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!