Tolosako Orfeoiak Eguberrietako Kontzertua eskainiko du abenduaren 22an

tolosa 2010eko azaroaren 26a

Tolosako Orfeoia, urtero legez, Eguberrietako Kontzertua eskainiko du, abenduaren 22an, Leidor aretoan, 20:30ean hasita. Bi zati izango ditu emanaldiak; lehenbiziko zatian J. Haydn-en Sortzea obraren puska batzuk interpretatuko dituzte. Ondoren, Tolosako Eskolania aurkeztuko dute, eta  Ignacio Ruiz de Alegria musika zuzendari delarik, Iruñeko Concerto orkestrarekin batera ariko dira. Amaia Arberas sopranoak, Jon Plazaola tenoreak eta Pablo Garcia baxuak ere hartuko dute parte.

Tolosako Leidor aretoko leihatilan edota Orfeoiak Nafarroa etorbidean duen egoitzan eskuratu ahalko dira sarrerak, 12 euroan. Bazkideek nahiz orfeoiaren babesleek doan eskuratu ahalko dituzte sarrerak Tolosako Orfeoitik bidalitako eskutitza entregatuz.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!