Tolosaldea Garatzen eskualdeko garapen agentziak webgune berria jarri du martxan "teknologia berriekiko apustua berretsiz". www.tolosaldeagaratzen.net gunea enplegua, ekintzailetasuna eta turismoari buruzko informazioa eskaintzeko tresna "irekia eta erraza" izango da, "udalen, enpresen, ekintzaileen eta herritarren mesederako, haiek baitira, finean, webgunearen sorreraren aitzakia eta motorra".
Ondorengo alorrak izango ditu webgune berriak:
Enpresa sailak eskualdeko enpresak lehiakortasunaren bidean garatzen lagunduko du.
Enpleguari dagokionez, lanerako eta prestakuntzarako programei buruzko informazioa eskainiko die herritarrei.
Ekintzailetasun arloan, enpresa bat sortu nahi duenarentzat aholkularitza eskaintzen du, eta on-line egitea ere posible da.
Turismoaren arloan, bertako eragileek "kalitateko zerbitzu bat ematearen alde" lan egiten du.
Udalen sailak eskualdeko udalen artean kudeaketa "eraginkor" bat sustatzea du helburu.
Gizarte arloak, kontsumitzaileen eta erabiltzaileen bulegoa eta inmigrazio bulegoa hartzen ditu.