Tolosa kantari etzi 12:00etan dultzaineroekin

tolosa 2010eko azaroaren 25a

Hileko azken larunbat guztietan bezala, Tolosa Kantarikoak kalera aterako dira. 12:00etan Tontokalean elkartu eta dultzaineroekin batera abiatuko dira. Oraingoan, euskal abestiak abesteko, Jose Manuel Agirre eta konpainia dultzaineroen laguntza izango dute.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!