Merkatzaritza saria eskuratu du Illargi Delicatessenek

Iñigo Terradillos 2010eko azaroaren 18a

Eusko Jaurlaritzako Merkataritza saria eskuratu du Tolosako Illargi Delicatessenek. Herriko guneetan komertzioaren dinamizazioa bultzatzeagatik eman diote, hain zuzen ere aipamena.

Herenegun egin zuten Merkataritza eta Turismo Gala Gasteizen, eta bertan zortzi sari eman zituzten. Illargi Delicatessenen kasuan, bertako jabeek aurten antolatu duten Illargi Coupage hartu dute kontuan, «artea, kultura, musika eta komertzioa leku ireki batean batzeagatik».

Gainerako sariak ondorengoentzat izan dira: Norhogar Textil, Park Avenue Fashion Outlet, Rosana y Eva Ania izan dira Illargirekin batera komertzio saria eskuratu dutenak. Flysh ibilbideak Euskadi Turismo saria lortu du, eta Saski Baskoniak, Gonzalo Anton (Zaldiaran) eta Jose Juan Castillok (Casa Nicolasa) aipamen berezia.

Eusko Jaurlaritzak lehen aldiz elkartu ditu aurten Turismoa eta Merkataritza Gala batean, «biak elkarrekin doazelako eta pisu handia dutelako gurean.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!