Jokin Ansorena idazleak Ordu bietan Frontoian izeneko eleberria aurkeztu du gaur."Erromantikoa eta, aldi berean, politikoa eta historikoa" dela esan du aurkezpenean. Jokin Ansorena Tolosako Udaleko kultur teknikaria da. Pasa den urtean eszedentzian egon zen, eta hain zuzen ere, une hori baliatu zuen idazteko. Eleberriak, gainera, badu bere lanarekin eta Tolosarekin zuzeneko lotura: "Fikziozko nobela da, baina kultur teknikari bezala egiten dudan lanean ikusi eta bizitakoan oinarrituta dago".