Hirukide ikastetxeak urrezko Bikain ziurtagiria jaso zuen atzo Donostiako Kursaalean
izandako ekitaldi batean. Eusko Jaurlaritzak ematen duen ziurtagiri honek
enpresek lana eta zerbitzuak euskaraz burutzen dituztela bermatzen du.
Guztira Euskadiko 44 enpresak jaso zuten delako ziurtagiria eta
Hirukide izan zen Tolosako bakarra.