Tolosako Musika Bandak kontzertua emango du larunbat honetan, hilaren 13an, Tafallako Bandarekin batera. Emanaldia Zerkausian izango da 19:00etatik aurrera. Ondorengo lanekin osatuko dute egitaraua: Berroetarrak (Joaquin Ortega), Concierto for trumpet (Alexander Arutunian), Igarondo (Conde de Torre Muzquiz), Black, el payaso (Pablo Sorozabal) eta Highlights from hook (John Willimas).