Memoriaren Eguna Tolosan

Iñigo Terradillos 2010eko azaroaren 10a

Memoriaren Egunarekin bat eginez, Tolosako Udalak ekitaldia burutu du gaur Aranburu Jauregiko Lorategietan, Bizitzaren Zuhaitza izenekoaren alboan. Bertan izan dira EAJ, PSE-EE, PP eta Hamaikabat alderdietako ordezkariak eta ekimenean parte hartu nahi izan duten herritarrak. Horien artean, ETAk 2000. urteko uztailaren 29an hil zuen Juan Mari Jauregiren alargunaren anaia eta ETAk 1997ko otsailaren 11n hil zuen Patxi Arratibel enpresari tolosarraren anaia.

Jokin Bildarratz Tolosako alkateak gerturatu direnei eskerrak eman nahi izan dizkie, eta gaurko eguna eurentzat ezezik "guztiontzat oso berezia" dela esan du; "Zuetako bakoitzak motibazio edo arrazoi bat izango du eguna sentitzeko, jaso ezazue besarkada bat", adierazi du. Lore-eskaintza eginez amaitu dute ekitaldia. 19:00ak arte gerturatzen den edonoren eskura utzi dituzte loreak lore-eskaintza egin ahal izateko.

http://www.youtube.com/watch?v=ncKCKX_aTCk

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!