Abenduaren 4tik 8ra hartuko du Tolosak Txuletaren Festa. Bazkariak emango dituzte 5, 6 eta 8an eta afariak 4ean eta 7an. 45 euroren truke "Euskal Herriko erretegi nagusiek erretako txuleta" osagai nagusi duen menua dastatzeko aukera izango da.
Bada, Tolosa Gourmeten ekimen honetarako txartelak dagoeneko salgai jarri dituzte. Lekua gordetzeko 943 69 74 13 telefono zenbakira deitu edota tour@tolosaldea.net helbidera idaztea nahikoa izango da.