Bihar hasiko da gizonezkoentzako sukaldaritza ikastaroa

Iñigo Terradillos 2010eko azaroaren 8a

Berdinbide elkarteak antolatuta, "gizon eta emakumeen artean etxeko jardueretan berditasuna bultzatzea" du helburu ekimenak. Elkarteak izan duen "harrera ona" eskertu nahi izan du, 47 gizonezkok eman baitute izena, eta era berean, barkamena eskatu, eskatzaile guztientzat ez delako lekurik izango. "Gure aurreikuspenak gainditu ditu, baina, hala ere, denei erantzun nahi diegu. Beraz, lehenbiziko ikastaroan 30 gizonek parte hartuko dute eta izena eman duten gainontzekoentzat beste ikastaro bat antolatuko dugu urtarrilean edo otsailean", azaldu dute.

Tolosako Kasinoan izango dute bihar, 19:30ean, lehendabiziko saioa.  Eta ostegunean, hilaren 11n ere bertan izango da. Bi saioetan, Zuloaga Txiki jatetxeko Iñaki Etxeberria sukaldaria izango dute irakasle. Datorren astean, hilaren 16an eta 18an, Ero Etxe elkartean egingo dute, Fronton jatetxeko Roberto Ruizekin. Azken bi saioak La Jara lkartean egingo dituzte, hilaren 23an eta 25ean. Botarri jatetxeko Txemari Esteban izango dute gidari.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!