Urria amaitzeko kultur jarduera ugari izango dira Orexan. Izan ere, Orexko Udalak hainbat eragileekin elkarlanean kultur hamabostaldia antolatu du. Hain justu, gaur arratsaldean emango diote hasiera, Eliku zentroak eskainiko duen hitzaldiarekin: Nutrizio estrategikoa menopausian.
Hona hemen datozen egunetako egitaraua:
- Urriak 21, asteazkena
- 19:30. 'Baskoiak gerran. Irulegiko herrixkaren suntsipena. Euskararekin lotutako lehen aztarnak' hitzaldia, Aranzadiko Juantxo Agirre Mauleonen eskutik.
- Urriak 23, ostirala
- 19:00. Artisau garagardo dastaketa, Brewery Landek gidatuta + Gazta poteoa.
- Urriak 24, larunbata
- 17:00. Haurrentzako puzgarriak + txokolatada.
- 19:30. Toka txapelketa.
- 21:00. Herri afaria ganbaran.
- 00:00. Erromeria Ahantzi taldearen eskutik.
- Goizaldera gosaria.
- Urriak 28, asteazkena
- 19:30. 'Hemen bai, borroka egiten da'. El Salvadorri buruz Euskal Fondoak eta CFDLk elkarlanean egindako ikus-entzunezko pieza.
- Urriak 30, ostirala
- 22:00. Maria Blancoren bakarrizketa saioa.
- Urriak 31, larunbata
- 08:00. Uitzi-Orexa mendi ibilaldia.
- 14:00. Herrien arteko bazkaria ganbaran.
- Ondoren, Imanol eta Iñaki trikitilariak.