Tolomendiko kideek antolatu dute liburuaren aurkezpena, eta bertan proiektuaren nondik norakoak eta liburuan jasotako esperientziak azaldu dituzte. Ekitaldian, gainera, Galiziatik eta Asturiastik etorritako herritarrak izan dira, proiektuan parte hartu duten kideak.
Liburua Asturias, Galizia eta Euskal Herriko landa-garapeneko sei taldek elkarlanean egindako kooperazio-proiektu baten emaitza da. Proiektuaren helburuen artean, XXI. mendeko aldeen etorkizuna lantzeko esparru teoriko, kontzeptual eta metodologikoa osatzea eta zazpi landa-eremutan garatutako esperientziak aztertzea izan dira. Izquierdok zazpi aldeen kasuak jasotzen ditu lanean.
Ezaugarri geografiko eta fisiko desberdinak dituzten arren, badute lotzen dituen elementu bat: beren tokian tokiko etorkizuna eraikitzeko eta ekonomia propioa garatzeko ahalegina.
Liburuak tokiko identitatea eta iragana abiapuntu gisa hartzen ditu, etorkizuneko ekonomia berri bat eraikitzeko. Helburua da herrien eskalara egokitutako ekonomia bat sustatzea, tokikoa eta aldi berean munduari irekia, landa-eremuek beren lurraldearen garapenean eta kudeaketan duten zeregina indartuz.