Azoka egin dute Orexako festetako azken egunean

Leyre Carrasco 2026ko maiatzaren 3a

Santakrutz jaietako azken eguna ari dira ospatzen Orexan, eta goizean azoka egin dute pilotalekuan.

Giro ederrean abiatu dute santakrutz jaietako azken eguna Orexan. Izan ere, bigarren aldiz, azoka egin dute herriko pilotalekuan. Guztira 14 postu bildu dira eta denetariko produktuak ikusi, dastatu eta erosteko aukera izan da bertan. Horrez gainera, hamaiketakoa egin dute ostatuan eta haurrentzako puzgarriak ere izan dira.

Arratsaldean ere izango du jarraipena festak:

  • 18:00. Herri kirol apustua: Ibai Soroa, Eneko Saralegi eta herritarren artean.
  • 19:00. Bertako ekoizleen sagardo dastaketa, Isk&Bila txarangak alaiturik.
  • Ondoren, oilarraren igoera.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!