Umeak protagonista Orexako santakrutzetan

Ataria 2026ko maiatzaren 2a

Gaztelu puzgarriak eta txokolatada izan dituzte herriko gaztetxoek. Mus eta amona zahar txapelketak ere egin dituzte gaur arratsaldean.

Ostegunean abiatu zituzten Santa Kruz festak Orexan. Gaur dute hirugarren eguna eta arratsaldean herriko umeak izan dira protagonista. Haientzako gaztelu puzgarriak jarri dituzte eta txokolatea banatu. Ondoren, mus eta amona zahar txapelketak antolatu dituzte.

Gau partean jarraituko du festak Orexan:

  • 21:00. Harri-afaria eta bingoa ganbaran.
  • 00:00. Erromeria Biziraun taldearen eskutik.
  • Ondoren. DJ Naza. Goizaldera. Gosaria.  

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!