Hurrengo ostegunean abiatuko dituzte Orexako festak

Ataria 2026ko apirilaren 20a

Oilarraren jaitsierarekin batera lehertuko da festa Orexan, eta datozen egunetan izango dute zertaz gozatu bertan.

Apirilaren 30etik maiatzaren 3ra ospatuko dituzte festak Orexan, eta egitarau zabala prestatu du udalak horretarako:

  • Apirilak 30, osteguna
    • 19:30. Oilarraren jaitsiera. Ondoren, pintxo-potea ostatuan.
  • Maiatzak 1, ostirala
    • 10:00. Ulira mendi buelta.
    • 19:30. Toka txapelketa.
    • 21:00. Afari-merienda ganbaran.
    • 00:00. Erromeria Muxutruk taldearen eskutik.
    • Goizaldera, gosaria.
  • Maiatzak 2, larunbata
    • 17:00. Puzgarriak eta txokolatada.
    • 18:00. Mus eta amona zahar txapelketa.
    • 21:00. Herri afaria eta bingoa ganbaran.
    • 00:00. Erromeria Biziraun taldearen eskutik.
    • Ondoren, DJ Naza.
    • Goizaldera gosaria.
  • Maiatzak 3, igandea
    • 11:00. II. Orexako Artisau Azoka.
    • 12:00. Hamaiketakoa ostatuan eta haurrentzako puzgarriak goiz osoan zehar.
    • 18:00. Herri kirol apustua: Ibai Soroa, Eneko Saralegi eta herritarren artean.
    • 19:00. Bertako ekoizleen sagardo dastaketa, Isk&Bila txarangak alaiturik.
    • Ondoren, oilarraren igoera.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!