Martxan da Orexako Kultur Hamabostaldia

Ataria 2025eko urriaren 23a

Azaroaren 2a arte hainbat ekintzaz gozatzeko aukera izango da Orexan; gaur, bertako produktuen inguruko hitzaldia eskainiko du Javi Rivero billabonatarrak.

Orexako Udalak Kultur Hamabostaldia antolatu du eta martxan da dagoeneko. Asteartean abiatu zuten egitasmoa, eta nekazaritzan trebatzeko guneen inguruan aritu zen Telmo Gartzia aditua. Gaur, esaterako, bertako produktuen inguruko hitzaldia eskainiko du Javi Rivero billabonatarrak. Ama jatetxeko sukaldaria da eta bertako produktuen dastaketa txiki bat ere egingo dute. Hala ere, azaroaren 2a arte izango da zertaz gozatu Orexan.

Astean zehar hitzaldi eta ikus-entzunezkoak izango dituzte, baina asteburuetan, festa nagusituko da herrigunean. Larunbatean, esaterako, haur jolasak, puzgarriak eta txokolatada egingo dute, eta ondoren, herri afaria eta erromeria izango dute.

EGITARAUA

  • Urriaren 23a, osteguna

    • 19:00. Bertako produktuen inguruko hitzaldia eta dastaketa Javi Riverorekin (Ama jatetxea).

  • Urriak 25, larunbata

    • 17:00. Haur-jolasak, puzgarriak eta txokolatea.

    • 21:00. Herri afaria, ganbaran.

    • 00:00. Erromeria Itzal taldearekin.

    • Goizaldera. Gosaria.

  • Urriak 28, asteartea

    • 19:00. Orixe eta Gurseko kontzentrazio-esparruari buruzko hitzaldia, Josu Chuecarekin.

  • Urriak 30, osteguna

    • 19:00. Pio Caro Barojaren 'Gipuzkoa' dokumentaleko 'Nekazaritza' atalaren ikustaldia.

  • Urriak 31, ostirala

    • 20:00. Pintxo-potea ostatuan.

    • 22:00. Tolosako Isidro Larrañaga musika eskolako Garena, Garigabeak, The Konbix eta Diversity taldeen kontzertuak.

  • Azaroak 2, igandea

    • 08:30. Orexa-Uitzi mendi ibilaldia.

    • 14:00. Herri bazkaria, ganbaran.

    • Ondoren. Imanol eta Iñaki trikitilariak.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!