Komunikatu ezinik daude Orexan

Ataria 2025eko ekainaren 17a

Zazpi aste daramatzate telefono zerbitzurik gabe Orexan, eta komunikatu ezinik daude; teknikari bat antena konpontzera joan dadila eskatu dute herritarrek.

Orexan kexu dira. Izan ere, Orexako herria mugikor estaldura gabe darama zazpi astez. Hala, salatu zuen bart gauen Orexako Energia Berriztagarrien Komunitateko (EBK) lehendakaria den Eneko Maiozek. «Udalak antena bat jarri zuen fibra optiko bidez 3G teknologiaz mugikorreko estaldura lortzeko. Udalak Movistarrekin akordioa egin zuen antena hori kudeatzeko», azaldu du.

Akordioa egin arren, herri osoa estaldura mugikorrik gabe dagoela salatu du. «Ulertzen dugu herri txikia garela baina zazpi astetan inongo berririk ez edukitzea ez da onargarria». Dozenaka eskaera eta kexa luzatu dituzte, baina Movistarretik ez diote herritarren eskariei jaramonik egiten. Orexarren eskaera erraza da: «Etor dadila teknikari bat antena konpontzera».

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!