Hamaiketakoa giro ederrean

Ataria 2025eko maiatzaren 3a

Eguraldia lagun, jan-edanean elkartu dira herritarrak; Arratsaldean, auzoen arteko apustua izango dute.

Eguraldi ederrarekin egin dute urdaiazpiko eta txakolin dastaketa orexarrek. Festetako bigarren egunerako oraindik ere badute zertaz gozatu. Arratsaldean, herriko auzoen arteko apustua izango dute, eta ondoren trikiti doinuak izango dira. Herri afariaren ostean, dantzaldia izango dute.

Maiatzak 3, larunbata

  • 18:00. Herriko auzoen arteko apustua.
  • 19:00. Imanol eta Iñaki trikitilariak.
  • 21:00. Herri afaria.
  • 00:00. Oilar Beltzak taldearekin dantzaldia. Goizaldera, gosaria.

Maiatzak 4, igandea

  • 11:00. Haurrentzako puzgarriak.
  • 11:00. I. Orexako artisau azoka.
  • 18:00. Herri kirol erakustaldia. Aizkoran: Ibai Soroa eta Julen Kañamares. Harri jasotzen: Estefania Etxebeste eta Olaia Esnaola.
  • 19:00. Sagardo dastaketa. Ondoren, oilarraren igoera.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!