Hemen dira Orexako santakrutzak

Ataria 2025eko apirilaren 29a

Oilarraren jaitsierarekin lehertuko da festa ostiralean Orexan, eta igandera arte izango da zertaz gozatu.

Festa giroan murgilduko dira asteburuan Orexan. Hain justu, ostiralean, 18:00etan, oilarraren jaitsierarekin batera emango die Santa Krutz jaiei ongietorria eta hiru egunetan zehar izango da zertaz gozatu bertan. Tartean haurrentzako puzgarriak, dastaketak, herri kirol erakustaldia eta dantzaldiak izango dituzte, besteak beste.

EGITARAUA

Apirilak 30, asteazkena

  • 20:00. Pintxo potea ostatuan.

Maiatzak 2, ostirala

  • 17:00. Haurrentzako puzgarriak eta txokolatada.
  • 18:00. Oilarraren jaitsiera.
  • 18:30. Patata tortilla txapelketa. Ondoren, afari merienda.
  • 23:30. Muxutruk erromeria.

Maiatzak 3, larunbata

  • 11:00. Hamaiketakoa: Urdaiazpiko eta txakolin dastaketa.
  • 18:00. Herriko auzoen arteko apustua.
  • 19:00. Imanol eta Iñaki trikitilariak.
  • 21:00. Herri afaria.
  • 00:00. Oilar Beltzak taldearekin dantzaldia. Goizaldera, gosaria.

Maiatzak 4, igandea

  • 11:00. Haurrentzako puzgarriak.
  • 11:00. I. Orexako artisau azoka.
  • 18:00. Herri kirol erakustaldia. Aizkoran: Ibai Soroa eta Julen Kañamares. Harri jasotzen: Estefania Etxebeste eta Olaia Esnaola.
  • 19:00. Sagardo dastaketa. Ondoren, oilarraren igoera.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!