Datorren astean abiatuko dute Orexako kultur hamabostaldia, azaroaren 9a arte izango da zer ikusi eta zertaz gozatu. Erakusketa, hitzaldi, ikus entzunezko eta kontzertu ugari izango dira, besteak beste, datozen astetan. Hain justu, urriaren 22an abiatuko dute, eta egun horretatik aurrera, Adierazteko moduak... irudiak eta mezuak erakusketa izango da ikusgai ganbaran. Hilaren 25ean, berriz, ostatuko ostiral kulturalekin batera, Gilda taldeak kontzertua eskainiko du, 22:00etan.
EGITARAUA
- Urriaren 22tik aurrera
- Adierazteko moduak... irudiak eta mezuak erakusketa ikusgai ganbaran.
- Urriak 25, ostirala
- 22:00. Gilda taldearen kontzertua (Orexako Ostatuko Ostiral Kulturalak).
- Urriak 29, asteartea
- 19:00. Andragora, Tolosaldeko Emakumeen Etxearen aurkezpena.
- Urriak 31, osteguna
- 21:00. Bertso afaria Harituz Bertsozale Taldeko kideekin: Jon Mendiluze, Aratz Arzelus, Oibar Olano eta Danel Etxeberria.
- Azaroak 3, igandea
- 9:00. Uitzi-Orexa mendi ibilaldia.
- 14:00. Herri-bazkaria. Ondoren Imanol Intxausti eta Iñaki Larrañaga trikitilariak.
- Azaroak 7, osteguna
- 19:30. Nomada Espiritua. Sheve Peñari buruzko dokumentala, Mikel Garaikoetxeak aurkeztua.
- Azaroak 8, ostirala
- 22:00. Katana bakarrizketa, Ana Goitiaren eskutik.
- Azaroak 9, larunbata
- 17:00. Haurrentzako puzgarriak eta txokolatada.
- 21:00. Herri afaria.
- 00:00. Erromeria Bada Giro taldearen eskutik.