Pilota eta bertsoa uztartu dituzte

Leyre Carrasco 2024ko maiatzaren 5a

Bertso doinuek eta pilotakada hotsek bat egin dute Orexako pilotalekuan. Pilotan, bi bikote aritu dira nor baino nor, eta bertsotan ere bi bertsolari izan dira; Amaia Agirre eta Unai Mendizabal.

Bi bikote pilotarien arteko norgehiagoka antolatu dute arratsaldean Orexan. Bertan aritu dira, Urmenta eta Esnaolak osatutako bikotea Olasagasti eta Urruzola bikotearen aurka. Bertsolariek saltsa eta umorea gehitu diote ekimenari. Horiek izan dira, hain zuzen, Amaia Agirre eta Unai Mendizabal. Pilotariak animatzea izan da haien lana eta ikusleak ere ederki gozatu dute saioaz. Sagardo dastaketarekin eta oilarraren igoerarekin agurtu dituzte Orexako festak.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!