Dena prest oilarraren jaitsierarako

Ataria 2024ko apirilaren 19a

Santa Krutz jaiak ospatzen dituzte Orexan eta jada, prest dute egitaraua.

Maiatzaren 3, 4 eta 5ean ospatuko dituzte Santa Krutz jaiak Orexan, eta ohi bezala egitarau zabala prestatu dute.

Egitaraua

Maiatzak 3, ostirala

  • 12:00: Oilarraren jaitsiera eta Orexa Sarien ekitaldia
  • 14:00: Herri bazkaria eta tarta lehiaketa elkartean. Ondoren, herriko trivial jokoa.
  • 20:00: Triki poteoa eta sardina jatea Imanol Intxausti eta Iñaki Larrañagak alaituta.
  • 00:00: DJ Bull.

Maiatzak 4, larunbata

  • 16:30. Haurrentzako puzgarriak eta txokolate jatea.
  • 21:00. Herri afaria ganbaran.
  • 00:00. Gabezin taldearen kontzertua.
  • Ondoren, DJ Nikolas Ormaetxea eta goizaldera, gosaria.

Maiatzak 5, igandea

  • 12:00. Hamaiketakoa ostatuan, Mikel Artolak moztutako urdaiazpikoarekin.
  • 17:30. Bertso pilota. Pilotariak Urmenta-Esnaola Vs. Olasagasti-Urruzola izango dira, eta bertsolariak Amaia Agirre eta Unai Mendizabal.
  • 19:00. Sagardo dastatzea eta amaitzeko oilarraren igoera.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!