78 urteko gizonezko bat hil da Orexan, auto istripu batean

Ataria 2024ko martxoaren 1a

78 urteko gizonezko bat hil da goizean, Orexan, trafiko istripu batean. Autoan zihoala, mendi-bide batetik atera eta ibaira erori da.

Larrialdi Zerbitzuek 09:00ak aldera dei bat jaso dute, errepidetik atera den auto bat ibaian zegoela ohartaraziz. Ezbeharra gertatu den lekura suhiltzaileak, ertzainak eta Osakidetzako langileak bertaratu dira. Suhiltzaileek gizonezkoa autotik ateratzea lortu dute, eta orduan ziurtatu dute bera zela autoan zihoan pertsona bakarra. Ondoren, medikuak gizonezkoa suspertzen saiatu dira, baina ezinezkoa izan da. Ertzaintzak ikerketa abiatu du, istripua zerk baldintzatu duen argitzeko.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!