Orexak Conama saria jaso du, energia eskubidea bermatzeko proiektuagatik

Ataria 2022ko azaroaren 21a

Bere herritar eta enpresak zaintzeko helburua duen landa garapen proiektu berritzaileak jaso du lehen Accesit saria.

Conama Sariek udal txiki eta ertainak jasagarritasunean egindako lanketak saritzen dituzte. Madrilen izan da 2022. urteko edizioaren sari banaketa eta bertan izan dira Gurutze Etxezabala alkatea eta Eneko Maioz Orexako energia komunitateko lehendakaria. 

Sari emaileek Orexak subirautza energetikoan egindako lana aitortu dute. «Saria orexar guztiona dela argi utzi nahi dugu eta aurrera begira lanean jarraitzeko lagungarri izango dela. Orexan hasi den bidea ez dadila eten», adierazi dute Orexako ordezkariek.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!