Mikel Atxega Malkorra omenduko dute igandean

Ataria 2022ko azaroaren 8a

Abuztuaren 13an hil zen orexar iheslari ohia, gaixotasun larri baten ondorioz. Igande honetan omenaldia egingo diote, Orexako plazan, 11:00etan.

Espainiar auzitegien jazarpenari iskin egiteko alde egin aurretik, Orexako alkatea izan zen Mikel Atxega Malkorra; 1987an hautatu zuten herritarrek, Herri Batasunako zerrendetan.

Euskal Iheslari Politikoen Kolektiboak 2013an Biarritzen irudikatu zuen etxera itzultzeko apustu politikoari heldu zion, beste dozenaka errepresaliatuk egin duten bezala. Jaioterrira bueltatu zen, baina gaixotasunari Lapurdin egin zion aurre bereziki. Abuztuaren 13an hil zen.

Igande honetan, «merezitako omenaldia» egingo diote herritarrek, Orexako plazan, 11:00etan.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!