Gaur hasiko da Orexako kultur hamabostaldia

Ataria 2022ko urriaren 24a

Dokumentala, zinea, otorduak, bakarrizketa, ibilaldia, liburu aurkezpena, kontzertua edota ikuskizuna. Bada nahikoa aukera azaroaren 6a bitartean.

Gaur hasi eta hamabost egunez kultur ekitaldiz jantziko da Orexa. Mota ezberdinetako jarduerak antolatu dituzte azaroaren 6a bitarte, herritar guztiek izan dezaten kulturaz gozatzeko aukera.

Egitaraua
  • Urriak 24, astelehena
    • 18:30. Bideak dokumentalaren aurkezpena eta solasaldia Aritz Ganboarekin.
  • Urriak 26, asteazkena
    • 21:30. Helduentzako ganbara zinema: I, Daniel Blake.
  • Urriak 28, ostirala
    • 19:00. Krepe afari merienda Seaska elkartearen alde, Biriatuko Ikastolaren eskutik.
    • 22:00. 40 urte eta aldapan behera niek! Ion Martinezen bakarrizketa.
  • Urriak 30, igandea
    • 08:00. Uitzi-Orexa mendi ibilaldia.
    • 14:00. Babarrun jatea ganbaran.
  • Azaroak 1, asteartea
    • 16:00. Haurrentzako ganbara zinema: Vicky bikingoa, euskaraz.
    • Ondoren. Txokolatada.
  • Azaroak 3, asteazkena
    • 19:00. Bidea Ipar liburuaren aurkezpena, Iker Karrera eta Unai Ugartemendiaren eskutik.
  • Azaroak 5, larunbata
    • 21:00. Herri afaria ganbaran.
    • 00:30. Piztiak taldearen kontzertua.
    • Goizaldera karaokea.
  • Azaroak 6, igandea
    • 18:30. AMAraun ikuskizuna frontoian.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!