Maioz ez da udal hauteskundeetara aurkeztuko

Rebeka Calvo Gonzalez 2022ko maiatzaren 21a

Orexa Sarien ekitaldia baliatu du Eneko Maioz alkateak datozen hauteskundeetan ez dela berriz ere aurkezteko esateko. 11 urte eman ditu alkate moduan.

11 urte egin ditu alkate moduan Eneko Maiozek eta ordezkoa aurkeztu du Orexa Sarietan: Gurutze Etxezabal Iturrioz. "11 urte, erraz esaten da", esan du. Ondo gogoan du alkate izendatu zutenekoa, 2011ko ekainak 11. Ordutik asko ikasi duela esan du, baina jada uzteko garaia iritsi dela uste du Maiozek.  Gurutze Etxezabal Iturrioz izango da beraz, 2023ko udal hauteskundeetarako EH Bilduko Orexako zerrendaburua. Etxezabalek Maiozek erakutsitako guztia eskertu du, esan du bidelagun izan duela denbora honetan guztian eta berari esker erronkari aurre egiteko prest dagoela.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!