Orexako jaiak 2022

Giro ederrean agurtu dituzte Santa Krutz festak

Leyre Carrasco 2022ko maiatzaren 8a

Orexako festetako azken eguna ari dira ospatzen, eta bertsoek ere tartea izan dute aurtengo programazioan.

Maialen Lujanbio, Unai Mendizabal, Aitor Mendiluze eta Oihana Iguaran bertsolariak izan dira Orexako Ostatuko ganbarako oholtza gainera igo diren aurtengo protagonistak. Herritar ugari gerturatu dira, eta laukoteak eskainitako bertso saioaz gozatzeko aukera izan dute. 20:00etan sagardo dastaketari ekingo diote, eta horren ostean, oilarraren igoera ospatuko dute aurtengo Santa Krutz jaiei amaiera emanez.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!