Orexako jaiak 2022

Ume jolasak eta herri afaria

Ataria 2022ko maiatzaren 7a

Bi urteren ondoren orexarrek Santa Krutz jaiak ospatzeko aukera izan dute aurtengoan. Ume jolasekin hasi dute gaurko egitaraua.

Ume jolasekin hasi dute gaur orexarrek, Santa Krutz jaietako egitaraua. Herri afaria izango dute gero, eta eguna amaitzeko DJ Txoko izango dute. Bihar amaituko dituzte herriko jaiak.

Maiatzak 8, igandea

  • 12:00. Meza Santa Krutz elizan.

  • Ondoren. Donosti Eserki Abesbatzaren eskutik, Orixeren oparia, gregorianoa, euskaraz. 

  • 18:00. Bertso saioa ganbaran. Bertsolariak: Maialen Lujanbio, Unai Mendizabal, Aitor Mendiluze, Oihana Iguaran.

  • 20:00. Sagardo dastaketa.

  • Festei amaiera emateko, oilarraren igoera.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!