Orexako jaiak 2022

Oilarra jaistearekin batera hasiko dituzte Orexan festak

Ataria 2022ko maiatzaren 2a

2018ko Orexako festetako argazkian, haurrak puzgarrietan jolasten.

Bihar eguerdian, 13:00etan jaitsiko dute oilarra udaletxetik eta ostiral, larunbat eta igandean jarraituko dute Santa Krutz festek, hainbat jarduerekin.

Bihar hasi eta asteburuan emango diete jaiei jarraipena orexarrek. Bi urteko etenaldiaren ostean bueltan dira Santa Krutz festak eta bueltan da oilarra ere. Bihar eguerdian, oilarraren jaitsiera egitearekin batera festa giroan murgilduko da herria. Eta igande gauean, oilarra ezkutatzen den bezalaxe agurtuko dituzte hurrengo urtera arte festak.

Egitaraua

  • Maiatzak 3, asteartea, Santa Krutz eguna
    • 13:00. Oilarraren jaitsiera.
    • 14:00. Kantu bazkaria Andoni Ollokiegik alaituta.
  • Maiatzak 6, ostirala
    • 20:00. Pintxo afaria ostatuan.
    • Ondoren. DJ Txoko. 
  • Maiatzak 7, larunbata
    • 16:00. Ume jolasak eta txokolatada.
    • 21:00. Herri afaria ganbaran. 
    • Ondoren. DJ Txoko. 
  • Maiatzak 8, igandea
    • 12:00. Meza Santa Krutz elizan. 
    • Ondoren. Donosti Eserki Abesbatzaren eskutik, Orixeren oparia, gregorianoa, euskaraz. 
    • 18:00. Bertso saioa ganbaran. Bertsolariak: Maialen Lujanbio, Unai Mendizabal, Aitor Mendiluze, Oihana Iguaran. 
    • 20:00. Sagardo dastaketa. 
    • Festei amaiera emateko, oilarraren igoera. 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!