Pilotarekin jolasean

Ataria 2021eko uztailaren 3a

Pilota ardatz hartuta, haurrak hainbat joko egiten ari dira Orexako Errebote-Atze pilotalekuan, Behar Zana elkarteko kideek gidatuta.

Pilotakadek batzen gaituzte izenburupean pilotarekin lotutako ekitaldiak antolatu dituzte Villabonako Behar Zana elkarteak eta Orexako Ostatuak.

Gaurko jokoen ostean, bihar, Behar Zana elkarteko gazte mailako eskuz binakako partida izango da ikusgai, Errebote-Atze pilotalekuan. E. Aranburu eta Iraolak osatutako bikoteak Aburuza eta O. Aranburuk osatutakoari egin beharko dio aurre. 12:00etan hasiko da partida.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!