Pilota asteburua Orexan

Ataria 2021eko uztailaren 2a

Larunbatean haurrentzat euskal pilota jolasak izango dira, eta igandean gazte mailako eskuz binakako partida izango da Errebote-Atze pilotalekuan.

Pilotakadek batzen gaituzte lelopean asteburuan esku pilota izango da protagonista Orexako Errebote-Atze pilotalekuan. Villabonako Behar Zana elkarteak eta Orexako Ostatuak antolatuta, larunbatean gazteei zuzendutako euskal pilota jolasak izango dituzte, eta igandean, gazte mailako binakako partidaz gozatzeko aukera izango da.

Larunbaterako euskal pilota jolasak antolatu dituzte Orexako pilotalekuan, 17:00etan hasita. Joko garbia, esku pilota edota palan jolasteko aukera izango dute gazteek, Amasa-Villabonako Behar Zana pilota taldearen eskutik.

Igandean, bestalde, gazte mailako eskuz binakako partida izango da ikusgai, Errebote-Atze pilotalekuan. E. Aranburu eta Iraolak osatutako bikoteak Aburuza eta O. Aranburuk osatutakoari egin beharko dio aurre. 12:00etan hasiko da partida.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!