Erik Jakaren kamiseta sinatuta jaso du Garoa Beristainek

Ataria 2020ko abenduaren 29a

Orexako ostatuak Erik Jaka lizartzarraren pilotako kamiseta zozketatu zuen azaroan. Atzo bertan jaso zuen irabazleak saria, Jaka beraren eskutik.

Lau eta Erdiko finala jokatu eta hurrengo egunean, atzo arratsaldean, Orexako ostatuan izan Erik Jaka. Azaroan bere kamiseta bat zozketatu zuten ostatuan eta atzo irabazleari eskura emateko aukera izan zuen pilotariak. Otxandioko Garoa Beristain izan zen saria jaso zuena. Eskaintza eta sinadurarekin eman zion Jakak bere kamiseta irabazleari.

Era berean, Orexako ostatuak familian gozatzeko otordu bat oparitu zion lizartzarrari, pilotan osatutako urteagatik zorionak emateko. 

Abenduaren 31n, bi otzaren zozketa egingo dute. Zozketan parte hartu ahal izateko, Orexako ostatuan bertan eman behar da izena.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!