Osasun egoeraren ondorioz denbora tarte batean geldirik egon ostean, berriro ekingo diote Ostiral Kulturalen ekimenari Orexan. Dama Beltzak taldearen kontzertua eskaintzekoak ziren martxoan, eta bertan behera geratu zenez, ostiral honetan izango dira Ostatuko ganbaran, euren hoberena emateko prest. 22:30ean hasiko da emanaldia, Estitxu Pinatxo eta Mikel Sanchez artisten eskutik.