BERTSOA

Konfinamendu ondorengo gozo bat

Erabiltzailearen aurpegia Jokin Sorozabal 2020ko ekainaren 8a

Doinua: Gabon denori ongi etorri.

Taberna eta soziedadea

berriz ireki ditugu

mendiak eta bideak berde

larrean hainbeste buru

Orexa eta inguruetan

askatasuna seguru

geure baserri baso ta artzai

geure bizitza badugu

eta askotan kalekumeak

ezin ulertu gaitu gu

errespetoan baldin bazatoz

mimoz hartuko zaitugu.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!