Orexako jaiak 2020

Dianak alaitu du Santa Kruz Eguna

Ataria 2020ko maiatzaren 3a

Herri festa telematikoen hirugarren eta azken eguna dute gaurkoa Orexan. Eguerdian izan da ekitaldia, diana egin baitute herrian zehar. Herritarrak balkoietan izan dira txistulariek jarritako giroa eskertuz eta topa eginez.

Festa bereziak izan dituzte aurten Orexan, konfinamendu egoera dela-eta ezin izan dituztelako ohi bezala ospatu. "Gaurkoan herri bazkaria egin ohi da, baina gaur bakoitzak bere etxean egin beharko du", esan du Eneko Maioz alkateak. "Festa guztiak elkarrekin ospatu ditugu, baina bakoitzak bere etxetik. Herritarrek elkarbanatu dituzte herrian dugun Whatsapp taldean etxeko giroan nola ospatu dituzten, eta berezia izan da alde horretatik".

Aurrera begira asmoa dute herriko jaiak ohiko eran ospatzeko. "Ez dakigu noiz eta nola, baina asmoa dugu zerbait antolatzeko", esan du Maiozek. "Badago sentsazio hori nolabait ezin dugula galtzen utzi festek suposatzen dutena. Badago gogoa, eta aukera dagoenean, zerbait asmatuko dugu".

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!