Kultur hamabostaldiari amaiera eman diote Orexan. Ostiralean, Olatz Salvadorrek kantaldia eskaini zuen udaletxeko ganbaran, eta larunbatean, haurrentzat zine emanaldia, txokolatada eta puzgarriak eta herri afaria izan ziren. Afalostean Irune Elizagoien eta Jone Uria trikitilariak aritu ziren eta jarraian DJ Bull aritu zen.
ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?