Kultur hamabostaldia ate joka dute Orexako herritarrek

Irati Saizar Artola 2019ko urr. 24a, 19:58

Bihar hasi eta azaroaren 2an amaituko dira kultur egitasmoak. Lehena, bihar izango dute: Iduzkilore taldearen Herriko bozak antzezlana, 22:00etan.

Udazken inguruak berarekin dakar, herri askotan, kulturaz gozatzeko tartea. Orexarrek ere kultur hamabostaldia ospatu ohi dute inguru honetan, eta aurtengorako ere hamaika ekitaldi badituzte prestatuak.

Adin guztietako herritarrentzat pentsatutako egitaraua osatu dute: haur, gazte eta helduek izango dute zertaz gozatua, beraz. Egitasmoez gain, mahaiaren bueltan ospatzeko ere hartuko dute tartea: batetik, igande honetan, Andoni Oilokiegik eskainiko duen kantaldiaren aurretik, bazkaria antolatu dute, eta bestetik, azaroaren 2an, herri afaria izango dute, eta ondorenean, trikiti doinuak izango dituzte giroa alaitzeko, DJ Bull musika jartzen hasi aurretik. Tartean, hutsik egiten ez dutenak, Uitzitik Orexara bitarteko ibilbidea kasu.

EGITARAUA

Urriak 25, ostirala

22:00.Herriko bozakantzerkia Iduzkilore taldearen eskutik.

Urriak 26, larunbata

18:00.Eskolatik plazara ikuskizuna, Oinkari dantza taldearen eskutik.

Urriak 27, igandea

09:30.Uitzi-Orexa ibilaldia.

Ondoren.Bazkaria orexan.

Jarraian.Kantaldia Andoni Oilokiegiren eskutik.

Urriak 30, asteazkena

10:00.Hodei magoaren Uraren sekretuak ikuskizuna.

Urriak31, osteguna

21:30.Hitzaldia: Feminismoa Euskal Herrian: egungo gogoetak eta erronkak. Hizlaria, Kizkitza Gil de San Vicente.

Azaroak 1, ostirala

22:00.Olatz Salvadorrek kantaldia eskainiko du.

Azaroak 2, larunbata

16:00.Zine emanaldia haurrentzat: SmallFoot.

Ondoren.Txokolatada eta puzgarriak.

21:00.Herri afaria.

Ondoren.Tritilariak: Irune Elizagoien eta Jone Uria.

Jarraian.DJ Bull.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!