Atzo hasi ziren Orexan Santa Krutz festak. Oilarraren jaitsierak eman ohi die hasiera, eta halaxe egin zuten atzo ere. Gaur jarraipena emateko haurren txanda izan da. Lizartza eta Orexako gaztetxoek eskolan egindako erraldoiekin erakustaldia eskaini dute. Pilotalekutik abiatu eta geldialdiak eginez Ostaturaino iritsi dira, eta han egin dute azken dantza. Ondoren, txokolatada izan dute.
Hona hemen gaurko eta biharko egitaraua:
MAIATZAK 4, LARUNBATA
-Arratsaldean puzgarriak
-21:00etan herri afaria
-Ondoren erromeria Gabezin taldearekin eta DJ Bull
MAIATZAK 5, IGANDEA
-11:00etan pilota partiduak. Infantilak: Arrillaga-Tolosa eta Dorronsoro-Iraeta. Kadeteak: Arrillaga-Iztueta eta Amundarain-Elola
-18:00etan bertsolariak: Andoni Egaña, Ane Labaka, Oihana Iguaran eta Aritz Mujika
-Ondoren sagardo dastaketa Isk&bila txarangak alaiturik
-Amaitzean oilarraren igoera