Oihan Txiki kooperatibari eskertza eta zoriontze ekitaldia egingo diote Orexan

Ataria 2018ko abenduaren 12a

Ostiralean hartuko dute tartea orexarrek Oihan Txikiko kideak zoriondu eta eskertza ekitaldia egiteko. Izan ere, Munduko Gazta Sariketan urrezko domina eskuratu dute jatorrizko izendapenaren alorrean.

19:00etan hasita, pintxo potea eta gazta saritua dastatzeko aukera izango dute, eta Gari eta Iñaki trikitilariek alaituko dute iluntzea. Ondoren, bokatak eta postreak jateko aukera izango da, eta festa luzatzeko, DJ Txoko ariko da musika jartzen.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!