Bihar eta etzi ere izango dituzte ekitaldiak kulturari eskainitako hamabostaldia amaitu aurretik. Bihar, Adunako Beñat Igerabidek Geldialdi bakoitzean bere azken lana aurkeztuko du 22:00etatik aurrera, eta larunbatean herri afaria izango dute. Bukatzeko Puro Relajo taldeak mexikar musika eskainiko du eta gero, DJ Txoko ariko da.