Orexako festak 2018

Haurrak protagonista, Orexako jaien hirugarren egunean

Ataria 2018ko maiatzaren 5a

Haurren arratsaldea izan da gaurkoa, Orexan. Zirku tailerra egin ostean, txokolatea banatu dute, eta gero puzgarrietan saltoka ibili dira etxeko txikienak, alai.

Gauean, herri afaria egingo dute, eta Gabezin taldearen doinuek girotuko dute gaua. Ondoren, DJ Bullek musika jarriko du, goizaldera arte. Bada, beraz, parrandarako aitzakiarik Orexan.

Bihar izango dute Santakrutzetako azken eguna. Hauxe egitaraua:

11:30ean Pilota partidak:
Oihan Lanzeta/Julen Gaztañaga - Aitor Arrillaga/Eneko Uria
Iban Lanzeta/Beñat Zubizarreta - Oñatz Arrillaga/Arkaitz Gabirondo
Neska federatuen arteko partidak

18:00etan Bertsolariak: Maialen Lujanbio, Eli Pagola, Aitor Sarriegi eta Amets Arzallus.
Ondoren, Sagardo dastaketa Isk & bila txarangak alaiturik eta amaitzeko oilarraren igoera.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!