Orexako festak 2018

Jaitsi da oilarra

Rebeka Calvo Gonzalez 2018ko maiatzaren 3a

Gaur hasi dira Orexako santakrutzak. Oilarraren jaitsierarekin hasten dituzte jaiak, eta gaurkoan eguraldi hotz eta euritsuak hitzordua pixka bat atzeratu badu ere, oilarrak ez du hutsik egin, eta elizako kanpandorretik Ostaturako bidea egin du.

Oilarraren jaitsiera eta gero, frontoian bildu dira herriko gazteak Kulkiren jolasekin aritzeko. Eguna bazkariarekin eta Jose Angel Kantuz-en emanaldiarekin amaituko dute.

Egitaraua

MAIATZAK 4, OSTIRALA

19:15ean futbito txapelketa 'Liztorrak VS Betelu'.
20:00etan Pintxo-potea 'Elortza eta Larrañaga trikitilariekin'.
Ondoren DJ Bull.

MAIATZAK 5, LARUNBATA

16:30ean zirku-tailerra Zirika Zirkusen eskutik.
Ondoren puzgarriak eta txokolate jatea.
21:00etan Herri afaria.
Ondoren erromeria 'Gabezin' taldearekin eta DJ Bull.

MAIATZAK 6, IGANDEA

11:30ean Pilota partidak:
Oihan Lanzeta/Julen Gaztañaga - Aitor Arrillaga/Eneko Uria
Iban Lanzeta/Beñat Zubizarreta - Oñatz Arrillaga/Arkaitz Gabirondo
Neska federatuen arteko partidak

18:00etan Bertsolariak: Maialen Lujanbio, Eli Pagola, Aitor Sarriegi eta Amets Arzallus.
Ondoren, Sagardo dastaketa Isk & bila txarangak alaiturik eta amaitzeko oilarraren igoera.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!