Oteizaren imajinarioa, Ruper Ordorika eta gehiago, Orexan

Rebeka Calvo Gonzalez 2017ko urr. 19a, 09:00

Larunbatean hasiko da Kultur Hamabostaldia eta azaroaren 4a arte luzatuko da; aurten berriz errepikatuko dute ‘Eskolatik Plazara’ dantza ikuskizuna.

Auzolana da Orexako ikur, eta auzolanean antolatu dute baita aurtengo Kultur Hamabostaldia ere. Nekane Malkorra Kultura Batzordeko kideak azaldu duenez, «herri txiki bat izanda ditugun mugak gainditzen ditugu auzolanari esker. Oso eskertzekoa da dena lotu eta egiteko dagoen parte hartzea».

Ene kantak, larunbatean
Egitaraua larunbat honetan irekiko dute Ene Kantak haurrentzako ikuskizunarekin. Ganbaran bilduko dira.
Ekitaldi asko antolatu dituzte, batzuk urtero errepikatzen direnak; Uitzi-Orexa ibilaldia eta herri afaria. Iaz Eskolatik Plazara dantza ikuskizuna izan zuten, inguruko hainbat dantza taldetako dantzariek osatutako lana, eta aurten errepikatzea erabaki dute. Oteizaren imajinarioaren berrirakurketa bat eskaintzen duen Esku Harriak: Oteizaren (h)aria ikuskizuna ere izango dute. Musika eta Mugimendurako Kultur Elkartearen, MugMusen, lana da eta dantza, musika, bertsolaritza eta eskultura uztartzen ditu, espazioaren erabileraren inguruko hausnarketa eginaz, eta musikarien artean dago Iñar Sastre Lopetegi irurarra.

Hitzaldiak ere antolatu dituzte batetik, Aitor Larrañagak Baserritik sukaldera hitzaldia eskainiko du eta bestetik, Haizerekin bat, munduak guztiontzat beharko luke! ere izango da entzungai. «Haize gaixotasun arraro bat duen mutiko bat da eta bere aita orexarra da. Hitzaldi honekin lortu nahi duguna da gaixotasun arraro horiei buruzko informazioa ematea. Amaia Irazusta eta Joxe Mari Agirretxe Porrotx etorriko dira hitzaldia eskaintzera. Jakinarazi nahi dutena da gaixotasun arraro asko daudela eta horren inguruko sentsibilizazioaz ariko dira», esan du Malkorrak.

Musikak ere izango du bere tokia Kultur Hamabostaldian Ruper Ordorika ere gerturatuko baita Orexara, kontzertua eskaintzeko. Egitaraua bukatzeko herri afaria egingo dute eta ondoren Malkogarriyak taldearen erromeria egongo da eta baita DJ Bull ere.

Egitaraua


Hilak 21, larunbata

  • 17:00. Ene Kantak, Eneko eta Nerearekin.

Urriak 25, asteartea

  • 21:30. Aitor Larrañagaren eskutik, Baserritik sukaldera hitzaldira.

Urriak 27, ostirala

  • 22:00. Film emanaldia: Gutik zura dokumentala.

Urriak 28, larunbata

  • 22:00. Esku Harriak Oteizaren (h)aria ikuskizuna, Mugmus Laborategiak-en eskutik.  

Urriak 29, igandea

  • 09:00. Uitzi-Orexa ibilaldia eta ondoren, kantu bazkaria.

Urriak 31, asteartea

  • 21:30. Haizerekin bat, munduak guztiontzat beharko luke! hitzaldia,  hitzaldia Amaia Irazusta eta Joxe Mari Agirretxerekin.

Azaroak 1, asteazkena

  • 18:00. Eskolatik plazara ikuskizuna Oinkari, Asteasu, Aduna, Larraul, Otsolar eta Sutarri dantza taldeen eskutik.

Azaroak 3, ostirala

  • 22:00. Ruper Ordorikaren kantaldia.

Azaroak 4, larunbata

  • 17:00. Haur eta gazteentzat jolasak Txiribitu aisialdi taldeak antolatuta, eta ondoren, merienda.
  • 21:00. Herri afaria eta ondoren, erromeria Malkogarriyak taldearekin eta DJ Bull.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!