Oilarra jaitsi da, lehertu dira Orexako santakrutzak

Rebeka Calvo Gonzalez 2017ko mai. 3a, 14:43

Igandera bitarteko egitaraua prestatu dute Orexan; haurrentzako joko eta puzgarriez gain, musika, dastatzeak eta bertsolariak izango dira

Herrietako jaiek hartuko diete lekukoa, azoka bereziei. Asteasuko Elizmendi auzoa izan da lehena. Santakrutzak ospatzen dituzte bertan, baina ekitaldiak bukatu dituzte jada, eta ez dute gaurko Santa Krutz eguna ospatu.

Orexan berriz, Santa Krutz egunarekin hasi dituzte herriko jaiak. Eguerdian jaitsi da oilarra jaiak iragarriz, eta batez ere, herriko gazteak bildu dira plazaren bueltan, jai giroan murgiltzeko prest. Baserriko porrusalda ikuskizuna ere izan dute eta pintxo bazkaria eta gazta lehiaketa egin eta gero, Joxe Angel izan dute kantuan. Bihar, larunbatean eta igandean ere izango dira ekitaldiak. 

SANTA KRUTZ FESTAK

Gaur, maiatzak 4

  • 18:00. Futbito partiduak: Liztorrak / Bidania.
  • 21:00. Garagardo afaria.
  • Ondoren. Erromeria Ezten giro taldearekin eta DJ Bull jaia goizaldera arte luzatzeko.

Maiatzak 6, larunbata

  • 16:00. Umeentzako Piramideen bila ikuskizuna Patxin eta Potxinen eskutik.
  • Ondoren. Puzgarriak eta txokolate jatea.
  • 21:00. Herri afaria.
  • Ondoren. Erromeria Zesuma taldearekin eta DJ Bull jaia goizalera arte luzatzeko.
  • Goizaldera. Baratxuri zopa.

Maiatzak 7, igandea

  • 12:30. Urdaiazpiko eta manzanilla dastatzea.
  • 18:00. Bertsolariak: Miren Amuriza, Aitor Mendiluze, Maialen Arzallus eta Sastrai Colina.
  • Ondoren. Sagardo dastatzea Lizartzako Isk&Bila txarangak alaiturik. Gero festei amaiera emateko oilarraren igoera.

 

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!