Korrikak eta Moxorroak Festak bat egin dute Orexan

Ataria 2017ko martxoaren 1a

Orexan larunbatean ospatu zituzten inauteriak. Bertan Moxorroak Festa da egiten dutena.

Badira urte batzuk jaia berreskuratu zutela eta aurten ere ez dute hutsik egin. Garai batean inauterietan etxez etxe joaten ziren koplak kantatuz eta eskean ibilita bildutakoarekin bazkaria egiten zuten. Orain ordea, mozorroen kalejira da egiten dutena eta ondoren, afaria egiten dute. Aurten Korrika ondotik pasako zaiela eta, euskararen lasterketa erraldoia da aukeratu duten gaia. Larunbatean, hortaz, Korrika Txikia egin zuten mozorrotuta, kalejiran, eta ondoren, afaria egin zuten.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!